lunes, 16 de enero de 2017
Ehiza Txikiko sari-banaketa afaria
Aurreko ostiralean, urtarrilak 13an, Elkarteko Egoitzan abenduak 18an Epele-erreka eta Usoko-errekan burututako Ehiza Txikiko lehiaketaren sari-banaketa afaria ospatu zen.
Guztira, lehiaketan parte hartu zuten ehiztariekin gehi antolakuntzan lagundu zutenekin gehi afaria prestatu zutenekin, 32 mahaikide izan ziren. Afaria giro onean igaro zen eta postreen ondoren sari banaketa egin zen.
Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk:
0 comentarios:
Publicar un comentario