sábado, 30 de mayo de 2020

Egoitzaren irekiera


Datorren ekainaren 1etik aurrera, edukiera erdira murriztuta, elkartearen egoitza irekitko da. Bide batez, jakinarazten dugu bazkide guztiok baldintza batzuk bete behar ditugula egoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzerakoan. Egoera berri honetan indarrean egongo den arautegia ondorengo dokumentuan jaso dugu Covid19 Irekiera arautegia. (Jarraitu irakurtzen…)
Mesedez, egoera hau, berez, nahikoa da konplikatua eta denon ardura beharrezkoa da.
Azkenik, kontua ordaintzeko garaian, ahal den neurrian, txanponik ez erabiltzea gomendatzen da, hau da, txanponen erabilera saihestu nahi da. Programa informatikoak norberak bere kontua sortzeko aukera ematen du . Kontu horretan saldo bat mantenduz txanponen erabilera murriztu dezakegu.
Berri on izanik, jokabide sozial egokia eta jarrera arduratsua agertzea da denon aldetik espero duguna.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting