viernes, 23 de diciembre de 2016
Sogest aurreordainketa
2016ko bigarren zatian Sogest bidez aurreordainketa egiteko aukera ensaiatzeko programa pilotu bat martxan jarri dugu. Elkarteak kudeatzeko balio duen Sogest programak bazkideari bere kontu barruan saldoa eduki eta kudeatzeko aukera ematen dio.
Kontu bateri dagokion ordainketa baino handiagoa egin ondoren, bazkideak diru diferentzia hori bere kontuan izaten du berak kudeatu ahal izateko. Programa pilotu honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da kontuak egiteko ordenagailuaren eskuinean dagoen berrien kortxoan aurkituko duzuen formularioa betetzea.
Sistema hau martxan da iada hainbat elkartetan onarpen eta arrakasta handiarekin. Gastu txikiak egiteko garaian abantaila handiak ematen ditu eta oso erosoa da, ez baita zenbateko zehatza sartu behar.
Aurreordainketa sistemaren balorazioa eta bazkide guztiei zabaltzeko aukera martxoan egingo den batzar orokorrean aurkeztuko da.
viernes, diciembre 23, 2016
Txantxangorri Kirol Elkartea

Posted in:
0 comentarios:
Publicar un comentario