miércoles, 1 de febrero de 2017

Aurten ere Elikagai Bankuarentzat laguntza

Txatxangorri Ehiza eta Arrantza Elkarteak Gipuzkoako Ehiza Federazioak Gipuzkoako Elikagai Bankoarentzat antolatu duen janaria bilketa kanpainan parte hartu du. Elkarteak 100 euro inguruko balio zuen janari kopurua eman du.
Kanpaina osoan 3.000 kilo janari baino gehiago bildu dira, guztia azken hilabete honetan gipuzkoako ehiztariak emandakoa. Janaria, elkarteek eta zaletuek emandako diruarekin batera, Arkaleko Ehiza Eskolan jaso zen.
Bideo honetan ikus dezakezue nola joan den Gipuzkoako ehiza federakuntzak antolatutako txapelketa. Tiratzaileen, elkarteen eta empresa pribatu batzuei esker helburua lortu dugu. Mila esker eta zorionak denei elkartasun kiñu polit honengatik.

Hona hemen Ehiza Federazioak eginiko bideoa:

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting