viernes, 23 de diciembre de 2016

Zor-tituluen sinadura

Zendutako Bixente Goikoetxea Zor-tituluak sinatzen.
2015 eta 2016. urteetan Zor-tituluen gaian lanean ibili gara. Jakingo duzuenez Zor-titulua bazkidea Elkartean sartzerakoan egiten duen aportazio ekonomikoa aitortzen duen dokumentu nominala da.Estatutuetan agertzen den bezala dokumentu hori derrigorrez egin beharra dago eta beharrezkoa da ere Lehendakariak, Idazkariak eta bazkideak sinatzea.
Ziurtagiria egiteko modua informatizatu egin dugu. Lehen eskuz egiten zen. Falta ziren Zor-tituluen dokumentuak igorri ondoren eta dagokion Lehendakariek eta Idazkariek sinatu ondoren, bazkideei dei orokor bat egin zitzaien sinatzera eta beraien kopia jasotzera pasatzeko. Lehen deialdi horrren erantzuna eskasa izan zen. Hori dela eta bazkideak pertsonalki deitzen ibili gara Zor-tituluak sinatzera etortzeko esanez.
Lan astuna izan da eta oriandik ez da amaitu. Datorren 2017ko martxoko Batzar Orokorrerako amaituta izatea espero dugu. Momentu honetan 28 bazkide falta dira beraien Zor-titulua sinatzeko. Falta direnen zerrenda Elkarteko berrien panelean zintzilikatuta dago. 

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting