lunes, 19 de diciembre de 2016
Elkarteko Ehiza Txikiko Txapelketa ehiza-txakurrekin 2016
Igando honetan (2016ko abenduaren 18an) ospatu da Epele-erreka eta Usoko-erreka inguruan Elkarteko Ehiza Txikiko Txapelketa ehiza-txakurrekin. Gauden urte sasoirako eguna zoragarria suertatu zen, eguzkitsua eta tenperatura goxoarekin.
Guztira 25 faisai eta 35 eper askatu ziren eta horietatik 26 ehizatu ziren (16 faisai eta 10 eper). Hodei Egaña eta Juan Mari Ugaldek pieza kopuru bera ehizatu zuten (2 faisai eta eper 1), baina Hodei lehenago iritsi zen kontrolera. Guztira 19 ehiztarik parte hartu zuten eta sailkapena horrela geratu zen:
1. Ekaitz Cisneros 4 pieza
2. Hodei Egaña 3 pieza
3. Juan Mari Ugalde 3 pieza
4. Iñaki Mendizabal 2 pieza
Aurtengo zonako txapelduna Ekaitz Cisneros eta goiko zerrendan agertzen beste hirurak zonako txapelketarako sailkatu dira.
Txapelketa ondoren bertan hamaiketako txiki bat egin zen. Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk:
0 comentarios:
Publicar un comentario