Club Deportivo Hernani bere 75 urteurrena ospatzen ari da aurten. Hori dela eta joan den igandean, maiatzak 22an, Labayen Futbol Jubenil Txapelketa antola zuen hurrengo lau taldeekin: Club Atletico Osasuna, Real Zaragoza, Real Sociedad eta Club Deportivo Hernani. Goizean final erdiak jokatu ondoren denak Elkarteko egoitzara hurbildu ziren bazkaltzera.
Guztira 108 jokalari gazte gehi entrenatzaile eta delegatuak elkartu ziren. Giro ederrean bazkaldu eta bukaeran eskertu zuten antolakuntza eta lekua. Asko gustatu zitzaien elkartea.
Zaragozakoak etxean bezela sentitu ziren, eta finala 6:30tan zeukatenez, helduek ondo aprobetxatu zuen sobremesa. Azkenean Real Zaragozak irabazi zuen txapelketa. Beste finalista Real Sociedad izan zelarik.
Antolatzaileek Txantxangorriko laguntza eskertu dute. Guk , gazteak oso ongi portatu zirela azpimarratu nahi dugu.
Hona hemen bazkariko argazki batzuk
domingo, junio 12, 2016
Txantxangorri Kirol Elkartea

Posted in:
0 comentarios:
Publicar un comentario