martes, 14 de junio de 2016

Parke informatikoaren berritzea


Apirilak amaieran parke informatikoaren berritzeari ekin genion. Ofizinako eta kontuak egiten diren ordenagailuak sistema eragile berriago batera aldatu behar ziren (Windows XP-rekin funtzionatzen zuten) eta horrek hardwarea ere berritzea suposatzen zuen. Berritzeak hasieran uste genuen baino arazo gehiago izan ditu eta maiatzan zehar kontuak egiten diren ordenagailuarekin arazoak izan ditugu. Soluzio desberdinak analizatzen egon gara egokia aurkitu arte. Prozesu luzea izan da eta ia hilabete osoa eraman digu.
Ondorioak jasan dituzten bazkideei barkamenak eskatu nahi dizkiegu.


PD: Aldatu diren osagai batzuei bigarren erabilpen bat aurkitu diegu. Kontuen inpresora zaharra ofizinan jarri da (ongi dator kontatzaileentzat) eta kontuen ordenagailu berria aurkezpenak egiteko erabiltzeko asmoa dago edota mugitu behar denerako.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting