martes, 31 de mayo de 2016
III. Itsas Arrantzako Haur Lehiaketa
Aurreko larunbatean, maiatzak 28an, Txantxangorri elkarteak Itsas Arrantzako III. Haur Lehiaketa ospatu zuen Pasaiko itsas ertzean. Bi kategoriatan banatuta, guztira 20 haurrek parte hartu zuten, 11k A kategorian (7tik 11 urtetara) eta 9k B kategorian (12tik 13 urtetara).
Nahiz eta iragarkiek euria aurreikusita zeukaten, eguraldiak lagundu zuen eta arrantza egun on batez gozatzeko aukera izan genuen. Gainera ia partaide gehienek arrainen bat arrantzatzea lortu zuten.
"Haurrak A" modalitatean lehenengo postua Unai Parras gazteak lortu zuen (11 pieza, 742 puntu). Ondoren Julen Redondo (36 pieza, 401 puntu) eta Nora Aginaga (17 pieza, 392 puntu) sailkatu ziren.
"Haurrak B" modalitatean lehenengo postua Josu Rubio gazteak lortu zuen (3 pieza, 850 puntu). Ondoren Aritz Prieto (1 pieza, 146 puntu) eta Garazi Diez(1 pieza, 64 puntu) sailkatu ziren.
Hona hemen lehiaketaren eta sari banaketaren argazki batzuk.
0 comentarios:
Publicar un comentario