Ekainak 20ean, larunbata, Hondarribiko San Telmo zelaian Hobi-Unibertsalean probintzi eta Elkarte mailako tiraketa, “SAN JUAN” Sari Nagusia 2015 ospatu zen.
Tiraketa zuzendaria Xabier Mugika Garmendia izanik, lehiaketa goizeko 11etan hasi zen. Bazkaltzeko etenaldia egin ondoren izena emateko ordua arratsaldeko 6etan itxi zen. Izena emateko ordua arratsaldeko 6etan amaitu zen.
Guztira 38 tiratzailek parte hartu zuten eta horietatik 13 Elkarteko kideak ziren. Baldintzak hurrengoak izan ziren: orange koloreko 25 plater 6 tiratzailez osatutako eskuadretan lehiatuz (3 mailatan bananduta).
Txantxangorriko bazkideentzat eta bazkide ez zirenentzat izena ematea 20 euro izan ziren. Serie gehigarri bakoitzeko bazkide ez zirenek 5 euro ordaindu behar izan zuten. Elkarteko bazkideek aldiz doan zuten. Emakumeek eta juniorrek ez zuten izena ematea ordaindu, baina plater serie bakoitzeko 5 euro ordaindu zituzten.
Maila bakoitzeko lehen sailkatuarentzat, lehenengo beteranoarentzat, lehen emakume eta lehen juniorrarentzat trofeoa egon zen. Izena ematearen %100 sari bezala banatu zen. Saria tiratzaile kopuruaren arabera proportzionalki banatu zen.
Gainera Elkarte mailako lehen 5 sailkatuek opari bana jaso zuten.
Sailkapena horrela geratu zen:
Probintzia mailako tiraketa
Sailkapena | 1. eta 2. KATEGORIA | |
Clasificación | 1ª y 2ª CATEGORÍA | |
1 | XABIER AZPEITIA | 24 |
2 | ANTONIO MURUA | 24 |
3 | JAVIER ISASA | 24 |
Sailkapena | 3. KATEGORIA | |
Clasificación | 3ª CATEGORÍA | |
1 | IRAITZ IRIAZABAL | 23 |
2 | IÑIGO OTEGUI | 23 |
3 | JOKIN LARRETA | 23 |
Sailkapena | 4. KATEGORIA | |
Clasificación | 4ª Categoría | |
1 | LUIS GARAYAR | 20 |
2 | JUAN MANUEL MARTIN | 19 |
3 | JOSE MANUEL ZAPIAIN | 19 |
Elkarte mailako tiraketa
Sailkapena | ELKARTE MAILAKOA | |
Clasificación | Tirada Local | |
1 | CERAIN | 22 |
2 | GARAYAR | 20 |
3 | BARRAGAN | 20 |
Sari banaketa.
0 comentarios:
Publicar un comentario