martes, 23 de junio de 2015

Haurrentzako 47. karabina tiraketa lehiaketa - Miguel Olloren IX. oroimenezkoa



Giro onean eta jende ugariarekin ekainak 23an, asteartean, Txantxangorri Elkarteko lorategian Haurrentzako 47. karabina tiraketa lehiaketa - Miguel Olloren IX. oroimenezkoa ospatu zen. Sailkatzeko saioa ekainak 20ean, larunbatean, egin zen.

Guztira 24 gaztek parte hartu zuten, horietatik 5 neska (denak B mailakoak). A mailan 11 gaztek parte hartu zuten.

A mailan (14 urte arte) irabazlea Asier Iztueta izan zen eta B mailan (14 eta 18 urte bitartekoetan) Urko Bereziartua. Irabazle nagusiarentzat, Urko Bereziartuarentzat, izan zen txapela. Maila bakoitzeko lehen lau sailkatuek kopa eta opari bana jaso zuten. Beste guztien artean hainbat opari banatu ziren.

Amaieran, partaide guztien artean, karabina bat zozkatu zen eta Oier Eskisabeli tokatu zitzaion.

Jarduera Euskal Telebistako erreportari eta kamera batek jarraitu zuten.

A MAILA (14 urte arte)
ZKIAIZENA1. TIRAKETAKO P.2. TIRAKETAKO P.GUZTIRA
NombrePuntos 1ª tiradaPuntos 2ª tiradaTotal
1ASIER IZTUETA424082
2JONAS CASADO363773
3OIER ESKISABEL373269
4UNAI HERAS332861
B MAILA (14-18 urte)
ZKIAIZENA1. TIRAKETAKO P.2. TIRAKETAKO P.GUZTIRA
NombrePuntos 1ª tiradaPuntos 2ª tiradaTotal
1URKO BEREZIARTUA424183
2ZOHAR GARMENDIA354580
3IKER ORMAZABAL333972
4SILVIA LASA283968

Ekintzaren argazki batzuk ikus ditzakezue hemen.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting