sábado, 20 de junio de 2015

Probintzi eta Elkarte mailako Usakume-tiraketa - San Juan Saria 2015


Ekainak 21ean, igandean, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (15:00-18:00), Urnietako Miravalles zelaian Probintzi eta Elkarte mailako Usakume-tiraketaren San Juan Saria ospatu da.Parte hartzeko prezioak, usakumeak barne, hurrengoak izan dira: 40 euro bazkide ez direnentzat, 30 euro bazkideentzat eta 25 euro beteranoentzat.
Baldintzak serie bakoitzean 3 usakume izan dira. Txapelketaren tiro-zuzendaria Carlos López Quincoces izan da eta epaileak Gipuzkoako Ehiza Federazioak jarritakoak izan dira. Guztira 129 tiratzailek parte hartu zuten eta horietatik 30 elkartekoak izan zire. Tiratzaile guztietatik 11 iritsi ziren final handira.
Probintzia mailako txapelketan 1.400 euro, eskopeta bat eta hainbat opari banatu dira sari modura. Elkarte mailako txapeldunak txapela eta opari bat jaso ditu.

Sailkapena horrela geratu da:
SAILKAPENA / CLASIFICACION
1 - Iker Irastorza
2 - Koldo Dominguez
3 - Ramón Goikoetxea
ELKARTEAKO / SOCIAL
1 - Gerardo Beraza
2 - Gaspar Loidi
3 - Ramon Aierbe

Hona hemen argazki batzuk:

Ekitaldiak Hernaniko Udalaren laguntza izan du. Horrez gain hurrengo firmek lagundu dute: Armería PALACIOS, Cartuchos SAGA eta Urnietako BAR FRONTON.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting