sábado, 18 de julio de 2015

Txantxangorri Itsaso arrantzako XIII. Probintzi mailako Sari Nagusia.


Aurreko igandean, uztailak 12an, Donostian Txantxangorri Itsaso arrantzako XIII. Probintzi mailako Sari Nagusia ospatu zen. Guztira 10 Elkarteko 14 taldek parte hartu zuten eta zozketaz Paseo Berrin, Paseo Salamancan, Moneo Kuboetan eta Sagüesean banatu ziren.

Guztira 146 arrantzalek, horietatik 12 Txantxangorrikoak, parte hartu zuten. Arrantzatu ziren arrainak 59 izan ziren, gehinak karraspioak (41) eta muxarrak (9). Baskulan arrain guziek 19 kg pasatxo eman zuten. Sari banaketa elkarteko Egoitzan egin zen.

Txapelketaren irabazlea  Aitor Gomez izan zen (Nautico Izkiro), bigarrena Iosu Etxeberria (Anade-A) eta hirugarrena Fernando Gartzia (Nautico Izkiro).

Txantxangorriko kideen artean onena Javier Eguibar (6) izan zen, ondoren Jose Luis Medrano (22) eta Eneko Da Silva (34) izan zirelarik.

Beteranoetan Joseba Barandiaran  (El Cangrejo) izan zen onena eta emakumeetan Largiñe Oyarzabal (Anade-A). 

Hona hemen txapelketako argazki batzuk.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting