Aurreko ekainak 27an, larunbatean, Elkarte mailako Compak Sporting 3. Sari Nagusia ospatu zen Arkalen. Tiraketa 25 platerrera izan zen eta soilik Txantxangorriko bazkideak edota Kirol abonatuak parte hartzeko aukera zuten.
Izen ematea (12 euro) goizeko 9ak eta 10ak bitartean izan zen eta 22 tiratzailek eman zuten izena.
Tiraketa ondoren parte-hartzaileak Elkarteko Egoitzara hurbildu ziren. Bertan hamaiketakoa egin zuten eta sari banaketa egin zen.
Sailkapena hurrengoa izan zen:
ZKIA | IZENA | Platerrak |
Nº | Nombre | Platos |
1 | Juan ZAPIAIN | 23 |
2 | Jose Ignacio GOÑI | 23 |
3 | Ignacio URDAMPILLETA | 22+7 |
Hona hemen hamaiketakoaren eta sari banaketaren argazki batzuk.
0 comentarios:
Publicar un comentario