sábado, 24 de septiembre de 2016
Larregain eta Azketako postuen egokitzapena
Irailak 16ean, larunbata, elkarteko 16 lagun Larregain eta Azketako postuak garbitzera, egokitzera eta, behar izanez gero, berritzera igo dira. Hamasei horietatik 5 Azketara joan dira eta beste 11k Larregainera. Postu denak errepasatu dira eta 4 berritu behar izan dira. Eguraldi onarekin eta lagunen arteko giroan lan bikaina burutu ondoren Elkartera jaitsi dira hamaiketakoa egitera. Sukaldaria Carlos izan da.
Ekintza honetan parte hartu dutenak hurrengoak izan dira: Iñaki Mendizabal eta bere semea, Gerardo Beraza, Imanol eta Iñaki Loyarte anaiak, Monroy, Ramon Larrarte, Auritz Artola gaztea, Elias Rodriguez, Kintxo, Carlos Quincoces, Yagoba Bilbao, Andoni Cisneros, Urko Madina, Pablo Tejada, Oscar Redondo, Javier Parras, Miguel Loidi eta Simon Goikoetxea. Guztiei, Elkartearen izenean, esker onak eman nahi dizkiegu.
Hona hemen argazki batzuk:
H
0 comentarios:
Publicar un comentario