martes, 5 de julio de 2016

Txantxangorri Itsaso arrantzako XIV. Probintzi mailako Sari Nagusia.


Aurreko igandean, uztailak 3an, Donostian Txantxangorri Itsaso arrantzako XIV. Probintzi mailako Sari Nagusia ospatu zen. Guztira 11 Elkarteko 16 taldek parte hartu zuten eta zozketaz Paseo Berrin, Paseo Salamancan, Moneo Kuboetan eta Sagüesean banatu ziren.

Guztira 143 arrantzalek, horietatik 9 Txantxangorrikoak, parte hartu zuten. Arrantzatu ziren arrainak 75 izan ziren, gehinak karraspioak (54) eta muxarrak (11). Baskulan arrain guziek 21 kg pasatxo eman zuten. Sari banaketa elkarteko Egoitzan egin zen.

Txapelketaren irabazlea  Sergio Fernandez izan zen (Nautico Izkiro), bigarrena Juan Mari Albarran (Nautico Izkiro) eta hirugarrena Jesus Mera (Mons).

Txantxangorriko kideen artean onena Javier Eguibar (4) izan zen, ondoren Oscar Redondo (14). Aipatu eta azpimarratu behar da Elkarteko Eneko Da Silva izan zela gazteen artean irabazlea.

Beteranoetan Angel Arrillaga  (La Zurriola) izan zen onena eta emakumeetan Begoña Carboneres (Anade). 

Hona hemen txapelketako argazki batzuk.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting