domingo, 24 de enero de 2016

Ehiza-txakurrekin Ehiza Txikiko zonako txapelketan Txantxangorriko kidea irabazle


Aurreko larunbatean, urtarrilak 23, Buruntza-Orian (Aizkorbe ermita inguruko eremuetan) ehiza-txakurrekin Ehiza Txikiko II. zonako txapelketa ospatu zen. Senior kategoriako 15 ehiztarik parte hartu zuten eta jubilatuen kategorian 3k. Ehiztariak Ontza, Burundazpi, Santa Cruz, Gureizarra, Txirta eta Txantxangorri elkartekoak izan ziren. Guztira 38 eper eta 19 faisan askatu ziren, horietatik 16 eper eta 15 faisan ehizatu zirelarik.

Senior sailkapena hurrengoa izan zen:
1. Ekaitz Cisneros, 6 pieza (Txantxangorri)
2. Axler Gaztañaga, 4 pieza (Ontza)
3. Joxe Luis Toledotxiki, 4 pieza (Santa Cruz)

Jubilatuen artean lehena Juan Arteaga izan zen 3 piezekin (Santa Cruz).

Azpimarratu beharrekoa da Ekaitz Cisnerosek izandako aktuazioa. Kontuan izan behar da lehen aldia zela senior lehiaketa batean parte hartzen zuela, aurretik jubenil kategorian lehiatzen baitzen. Jaso gure zorion beroena.

Hona hemen argazki batzuk:

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting