miércoles, 13 de enero de 2016
Asketako postuen garbiketa
Aurreko larunbatean, urtarrilak 9an, Asketako postuen garbiketa burutu genuen. Bazkide eta kirol abonatuen artean 10 pertsonek hartu zuten parte.
Eguraldiak lagundu zuen eta guztira 7 poltsa zabor jaso ziren. Garbiketan parte hartu zutenen iritziz ehiztariak nahiko garbiak izan omen gara.
Goiz osoa garbitzen egon ondoren elkartean hamaiketakoa egin zen.
Hona hemen jardueraren argazki batzuk:
miércoles, enero 13, 2016
Txantxangorri Kirol Elkartea

Posted in:
0 comentarios:
Publicar un comentario