domingo, 22 de noviembre de 2015

San Huberto afaria 2015


Urtero egiten ohi den legez, aurten ere, azaroak 13an, bazkideen afari ofiziala, San Hubertoko afaria, ospatu zen. Afaria giro onean ospatu zen eta bertara 25 bazkide eta jarraitzale hurbildu ziren. Eskerrak eman nahi dizkiegu sukaldean eta antolakuntzan lagundu zuten Manolo Zaldua, Candido Iradi, Jagoba Bilbao, Joxan Lasa, Agustina Iradi eta Lourdes Yurramendiri.

Menua hurrengo izan zen:
Sarrera modura langostinoak, urdaiazpiko iberikoa eta esparragoak; Lehenengo plater modura legatza txirlekin saltsa berdean; Bigarren plater modura entrecota. Ondoren postrea, kafea eta kopa.
Prezioa 30 euro.

Oharra: Zuzendaritza-batzordearen esku egon ez diren arrazoiak direla medio azaroak 9an ospatu beharreko afaria, astebete atzeratu beharra izan genuen eta azkenean azaroak 13an, ostiralean, ospatu zen.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting