miércoles, 1 de julio de 2015

Elkarte mailako Haurrentzako XXV. Amuarrain Arrantza Txapelketa


San Juan festen egitarauaren barruan, aurreko ekainak 27an, larunbatean, Elkarte mailako Haurrentzako XXV. Amuarrain Arrantza Txapelketa ospatu zen Urumea ibaian..

Guztira 12 arrantzalek parte hartu zuten eta amuarrain bakarra harrapatu zen. 7 urteko Xabier Lekuonak arrantzatu zuen eta beraz berak eraman zituen txapela eta bi sari. Lehena bere kategorian (10 urtearterainoko Benjamin kategoria) irabazlea izateagatik eta bigarrena pieza handiena lortzeagatik. Alebin eta Infantil kategoriako sariak hutsik geratu ziren.

Txapelketa Hernaniko futbol eta errugby zelaien aurrean dagoen ibai zatian ospatzen da. Eremu hori heriotz gabeko eremua denez harrapatzen diren amuarrainak ibaira itzultzen dira. Birpopulatzeko askatutako amuarrainen arrantza baimenduta dago soilik.

Hona hemen sari banaketan hartutako argazki batzuk. 

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting