miércoles, 13 de mayo de 2015
Elkarte mailako 45. Amuarrain Arrantza Txapelketa
Aurreko igandean, maiatzak 10, elkarteak "Elkarte mailako 45. Amuarrain Arrantza Txapelketa" antolatu zuen Urumea ibaian.
Proban 8 arrantzalek parte hartu zuten. Goizeko 9tan hasi eta arratsaldeko ordu batak bitartean guztien artean neurrizko 10 amuarrain harrapatzea lortu zituzten. Hala ere, arrantzale guztietatik hiruk soilik lortu zuten 3 amuarrain kupora iristea. Hori lortu zutenen artean, arrain handienak lortu zituena Garikoitz Arizmendi izan zen. Kilogramo bat lortzetik gertu ibili zen, baina azkenean 928 g izan ziren. Bigarren sailkatua aurrekoaren lehengusua den Endika Arizmendi izan zen (748 g) eta hirugarrena Luis Folgueras (498 g). Laugarren geratu zena Eñaut Iriarte (118 g) izan zen.
Elkarteko lehen bazkidea Luis Folgueras izan zen eta berak lortu zuen beraz urdaiazpikoaren trofeoa. Harrapatu zen amuarrain handienak 399 g pisatu zituen eta Garikoitz Arizmendik arrantzatu zuen.
Ordu bata t´erdiak inguru Elkarteko Egoitzan sari banaketa egin zen.
0 comentarios:
Publicar un comentario