domingo, 14 de enero de 2018

XXXXII eta XXXI Mus Txapelketak (Binaka eta banaka) 2018

Hurrengo 2018ko urtarrilaren 30etik aurrera Txantxangorri Kirol Elkarteak antolatzen dituen XXXXII Mus binaka eta XXXI Mus banaka txapelketei dagozkien partidak jokatuko dira.



XXXXII Mus binaka Txapelketa
XXXI Mus banaka Txapelketa
ARAUAK
Bikote bakoitza babes-bazkide edo kirol abonatu batez osatu behar da. Banakako modalitatean beharrezkoa da babes-bazkide edo kirol abonatua izatea.
Partida baten galtzaileak txapelketatik kanporaturik geratzen dira, lehenengo jardunaldian izan ezik, bigarren aukera edo "repesca" sistema erabiliko delako.
Jardunaldi baten irabazle kopurua bakoitia suertatzen bada zozketa baten bitartez aukeratuko da hurrengo jardunaldian zein geratzen den libre
Lau errege modalitatean jokatuko da. Partida bakoitzak lau "chico"k (6 amarrecoak) edukiko ditu.
Ohikoak diren keinuak onartuko dira.
Txapelketa osorako ordezko bakarra izendatuko da, beti ere, babes-bazkide edota kirol abonatuaren araua betez.
Partidak astearte, ostegun eta ostiraletan jokatuko dira. Hori bai, lehiakideek adosten badute, eta antolatzaileei abisatzen badie, jardunaldiaren asteko beste egunetan jokatzeko aukera eskeintzen da.
Partidak aurreratzea edo atzeratzea posible da baina horretarako lehiakideen artean adostu behar dute eta antolatzaileei abisatu behar zaie.
Partida guztiak 20:00ak eta. 22:30ak bitartean jokatuko dira. Aldez aurretik abisatu gabe partidara azaltzen ez dena txapelketatik kanporatua izango da.
INSKRIPZIO
Binaka24 €
Banaka12 €
Diru-bilketaren %80a saritan banakuto da.
Epea2018ko urtarrilaren 26arte.
Txapelketaren hasiera2018ko urtarrilaren 30ean.
Ikus gehiago.
Inskripzioa klubaren egoitzako iragarki-taulan egin behar da (urtarrilaren 26a baino lehenago) aldez aurretik diru-sartzea Laboral Kutxaren kontuan 3035 0025 86 0250053384 eginik.
(Kontzeptu bezala Concurso de Mus eta parte-hartzailearen Izena agertu behar dira).

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting